Harrera


Gure etxaldea Senperen kokatzen da. 

2003 urtean hasi gira landare biologikoen ekoizten. Salmenta osoki etxaldetik egiten dugu.

Landareak, herritarreri baita auzoko baratzezain profesionaleri saltzen ditugu.

Laborantxa biologikoaren europear araudia segitzen dugu, Ecocert -en eskutik egiaztatua.

Bertzalde gure praktikak hobetzen saiatzen gira, laborantxa biologikoan definituak direnak baino haratago eramanez, hots agroekologiaren bidea hartuz eta EHKOlektiboa elkartearen barne izanez.

40 bat landare ezberdin ekoizten ditugu, orotara 200 mota inguru osatzen dutena. Mota hibridoak, aspaldiko motak, baita ere tokiko motak (tomatearen eta biperraren kasuan) ekoizten ditugu.

Baliatzen dugun lur beltza, laborantxa biologikoan balia daiteke.

Egiten ditugun tratamenduak, hauek dira : belarrekin egindako landare urak (landareen indartzeko eta eritasunen eta parasitoen kontra borrokatzeko), bacillus thuringiensis (azetako arraren aurka), kobrea eta austria errautsa (gorrinaren aurka), olio esentzialak (kukuso eta ulien kontra),...